Erasmus+ Irakaskuntzarako mugikortasuna (IRI)

0

Irakaskuntzarako Erasmus+ mugikortasuna atzerriko goi-mailako hezkuntza-erakundeetan irakaskuntza-egonaldiak egiteko da.

Honako helburu hauek ditu:

  • Garapen profesional eta pertsonalerako aukerak ematea
  • Hirugarren hizkuntza batean hizkuntza-gaitasuna hobetzea
  • Irakaskuntza-metodologietako esperientzien trukea sustatzea
  • Unibertsitateei laguntzea eskaintzen dituzten ikasketen irismena eta edukia zabaltzen eta aberasten

Deialdi hauen helburua da Erasmus+ programan ezarritako diru-laguntzak ematea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileei (IRI), irakaskuntza-egonaldiak egin ditzaten.

Irakaskuntzarako mugikortasun-aldi bat irakaskuntza prestakuntza-jarduerekin konbina daiteke (adib. Erasmus+ Staff Weeks, behaketa bidezko ikaskuntza).

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: nazioartekoak.staff@ehu.eus.

Artículo anterior