Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak errefortzuko langileen kontratuak gehitu ditu baso-suteen neguko kanpainarako

0

Nafarroako Gobernuak, gaurtik hasi eta apirilaren 30era bitarte, baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neguko kanpaina aktibatu du. Kanpaina horren bitartez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko plantilla handituko da, 42 langileko errefortzua kontratatu baita. Langileak Cordovilla, Oronoz eta Auritzeko parkeetan sartuko dira urtarrilean zehar. Oraingo honetan, kontratazio-aldia 95 egunetik 127 egunera luzatuko da, eta, behin neguko kanpaina amaituta, kontratuak luzatuko dira Cordovilla, Tutera, Lodosa, Azkoien eta Tafallako parkeetan, parke bakoitzean errefortzuko itzaltze-brigada bat eratzeko.

Negu-sasoia Foru Komunitateko esparru kantauriar eta piriniotarreko larreak hobetzeko erretzeekin lotu izaten da; horrek, baso-sutetarako arrisku handiago bat suposatzen du. Nolanahi ere eta eguraldi-baldintzen arabera, kanpaina luzagarria izan liteke egokitzat jotzen den epean. Nafarroak berezkoa duen barietate klimatikoa dela-eta, urtean zehar beste errefortzu kanpaina bat dago, udako kanpaina izendatua alegia, ekainetik irailera bitarteko hilabeteei dagokiona.

Neguko errefortzu dispositibo hau, kontratuko 127 egun izango dituzten 27 gidarirekin eta 15 peoirekin osatuta dago eta guztira 540,7 lan ordu dituzte. Errefortzuko langileek dagokien harrera-plan bat jasoko dute laneko lehen egunean; kanpainaren nobedadeen berri jasoko dute eta laneko banakako babes-ekipoa entregatuko zaie. Horrez gainera, prestakuntza saio batean parte hartzeko aukera izango dute, baso-suteak prebenitu eta itzaltzeko segurtasun neurriak zeintzuk diren gogoan izateko.

Errefortzuko langileen funtzioak

Errefortzuko langileen funtzioak dira Nafarroan sortzen diren eta dagozkion aginte zein suhiltzaileekin esku-hartze operatiboan barne hartzen diren landaretzaren (basokoak eta nekazaritzakoak) sute guztiak itzaltzeko kolaboratzea. Bestalde, esleitutako materiala, ekipoa, ibilgailuak eta instalazioak doituta mantentzeaz eta bere lanpostuko funtzioak betetzeko beharrezko segurtasun neurriak hartzeaz arduratuko dira.

Halaber errefortzuko langileen funtzioak dira, bere prestakuntzak eta lanpostuak aukera ematen dien neurrian, suhiltzaileekin kolaboratzea; laguntza ematea, beharrezkoa izaten bada, autonomia erkidego mugakideetako baso-suteak itzaltzeko orduan. Eta azkenik, babesa ematea, sute preskribatuetan, bai suhiltzaileei eta bai Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) EPRIF ekipoei (Baso Suteen Prebentzio Integralerako Ekipoa).

Larreen mesederako erretze preskribatuak

Erretze preskribatuak 222/2016 Foru Aginduaren arabera garatzen dira, urte osoan zehar landa-ingurunean eta baso-ingurunean suaren erabilera arautu ohi duen 237/2017 Foru Arauaren eta ondoz ondokoen eskutik.

Arestian aipatutako araudian xedatzen den bezala, Nafarroako edozein gunetan garatzen diren arrisku goreneko erretze preskribatuek erretze plan batekin kontatu beharko dute, zein MITECO erakundeak Baso Suteen Aurkako Borrokatzeko Batzordearen (CLIF) bitartez erretze kontrolatu eta preskribatuetan suaren erabilerari buruz ematen dituen gomendioekin egokitu beharko den.

Aurreko urteetan bezala, eremu atlantiko eta piriniotarreko arrisku gorenekoen artean leudekeen preskribatutako erretze haietara bideratutako prebentzio jardueren harira, MITECO erakundeak EPRIF motako bi ekipo ematen ditu erretze horiek kudeatu eta garatzeko. Bi ekipo horiek 4 pertsonez osatuta daude, bat esparru atlantikoari dagokion demarkaziorako, Baztanen, eta bestea, eremu piriniotarrari dagokion demarkaziorako, Ariben. EPRIF ekipo hauek Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuaren laguntza jasotzen dute Oronoz-Mugairiko hala nola Auritzeko parkeetako errefortzuko langileen bitartez.

Erretze preskribatuen kontrola eta segimendua

Erretze baimenetan xedatzen duenari jarraiki, erretze preskribatu bat abian jartzen duen abeltzain edo sustatzaileak telefonoz deitu behar dio, bere demarkazioko Ingurumeneko arduradunari, kontakturako zenbakia, erretzeari dagokion poligonoa hala nola partzela zeintzuk diren zehaztuz.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak arreta telefoniko espezializaturako gune bat jarri du martxan; bertatik deiei arreta emango zaie urteko 365 egunetan, 8:00etatik 22:00etara, Ingurumeneko Arreta Gunea (IAG) izendapenaren eskutik. Zenbaki honetan, herritarrek erretzeekin lotutako edozein gairi buruzko zalantzak argitzeko aukera izango dute.

IAG-ko telefonoa 646 59 49 48 da; zerbitzu berri honekin halaber WhatsApp bidez eta centralmedioambiente@navarra.es posta elektronikoan kontakta daiteke.