Aguraingo JFren orientazio zerbitzua

0

Aguraingo jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jaio da. Irailean proiektua bultzatzeko talde sustatzailea eratu zen, eta bertan parte hartu dute udaleko kiroletako eta gizarte zerbitzuetako sailak, osasun zentroak (Osakidetza), osasun publikoak eta Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoak. Azken hilabeteak prestaketa lanetan eman ondoren, Aguraingo Udalak zerbitzu berritzaile hau eskainiko die herritarrei urtarrilaren 16tik aurrera.

Orientatzailea Imanol Vicente Aguraindarra izango da eta astearte eta ostegunetan eskainiko du zerbitzua:

  • Osasun zentroan: asteartero 12:00etatik 14:00etara.
  • Kiroldegian: ostegunero 17:00etatik 19:00etara.

Hasiera honetan bi kolektibotan jarriko da arreta bereziki:

  • Erorketak izateko arriskua duten adinekoak. Indarra eta oreka landuko dute.
  • 35-55 urte arteko emakume inaktiboak, 2 motako diabetesa izateko arriskuarekin. Sasoi fisiko orokorra hobetzen lagunduko zaie.

2024an zehar zerbitzua osatzen joatea aurreikusten da, eta beste esku-hartze batzuen artean, ibilaldi osasungarriak (Ttipi-Ttapa) egiten hasteko ideia lantzen ari da udala.

Zorionak Agurain GO Udala!