Donostiak Illarrako eremuaren hirigintza garapena hasi du

0

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Patio inklusiboak, Santa Katalina zubia

Donostiako Udalak obra handiko lizentzia eman dio Construcciones Sukia Eraikuntzak SLri, Illarra eremuan guztira 38 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko. Etxebizitza horiek 6 (a.30.4) eta 32 etxebizitzako (a.30.6 eta a.30.7) bi partzelatan banatuta daude.

Horrela, hasiera emango zaio eremuaren hirigintza garapenari. Honek 59.479 m2 ditu eta 262 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusita dago.

Patio inklusiboak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Izarraitzpe Lorezaintza, SLL-ri esleitzea bi ikastetxetako patioak (Zuhaizti HLHI eta Amara Berri Urbieta HLHI) eraldatzeko obren kontratuaren 1. eta 2. loteak.

Kontratuak ezaugarri hauek ditu:

  • 1. lotea – Zuhaizti HLHIko patioa: 12 asteko egikaritze epea eta 96.185 euroko aurrekontua.
  • 2. lotea – Amara Berri Urbieta HLHIko patioa: 12 asteko egikaritze epea eta 93.182 euroko aurrekontua.

Santa Katalina zubia

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du Donostiako Urumea ibaiaren gaineko Santa Katalina zubia dagoen lekuan itsas-lehorreko jabari publikoko 3.326 m²-ko azalera okupatzeko administrazio-emakida emateko baldintzak eta preskripzioak onartzea.

Kontuan hartu beharreko funtsezko baldintzak, ebazpenean jasotakoak, honako hauek dira:

  • Iraupen-epeari dagokionez: hasierako epea hamabost (15) urtekoa izango da, eta iraupen bereko edo txikiagoko aldietarako luzatu ahal izango da, gehienez ere hogeita hamar (30) urtera arte, baldin eta emakida ematea eragin duten onura publikoko zergatiek irauten badute.
  • Kanonari dagokionez: Udala salbuetsita egongo da okupazio-kanona ordaintzetik.