LEX Programek datuen babesari eta pribatutasunari buruzko legea betetzen dela bermatzen du

0

2019an Datuen Erregelamendu Orokorra indarrean sartu ondoren, ez zegoen legea betetzea ahalbidetzen zuen tresnarik edo enpresek ez zekiten hori nola egin. Ondorioz, oro har, cookie-bannerren arloa ez zen behar bezala betzen ari. Enpresa eta erakundeen lege-betetzea errazteko, eta zaintza teknologikoko eta adimen lehiakorreko prozedura baten ondorioz, LEX Program software-enpresa sortu zen.

LEX Programek ‘compliance’ eta pribatutasunean adituak diren abokatuak, pribatutasun-ingeniariak, software-ingeniariak, peritu judizial informatikoak eta programatzaileak elkartu zituen “bikaintasuna bilatzeko: mota guztietako legeak zorrotz beteko zituzten tresna sinpleak sortzeko“, dio marketin-teknikariak, Saioa Zubillaga Blancok.

“Gure softwarearekin legea erraz betetzen duzu. Liderrak gara webguneak legeztatzen eta ikuskatzen”, adierazi du marketineko teknikariak. Hala, saihestu egiten du, adibidez, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak enpresei isunak jartzea – 600.000€-koak izan daitezkeenak– Barne Informazio Sistemarik ez izateagatik edo informazioaren osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatu gabe edukitzeagatik. Gainera, bere softwareak beste onura batzuk eskaintzen ditu: “lasaitasuna, zure denboraren optimizazioa eta balio erantsiko jardueren sorrera, kostuen aurrezpena eta eguneratze iraunkorra, branding erreputazionala edo dirulaguntzen mantentzea”, zerrendatzen du marketineko teknikariak.

Gaur egun, bi software eskaintzen ditu zerbitzu gisa (SaaS), “webguneak babestea eta legea betetzea ziurtatzen dituztenak”, azaldu du Zubillaga Blancok. LEX 4Web cookieen bigarren belaunaldiko banner bat da, eta 250 lege baino gehiago betetzen ditu cookieei, eta datuen eta haurren babesari dagokienez. LEX 4Alert salaketa-kanal edo kanal etiko bat da, horren kudeaketa partekatua ahalbidetzen duena, enpresei kostu asko aurreztuz.

Oinarri teknologikoko ETE berritzaileak ia 5 urteko esperientzia eta 10 langile ditu eta hainbat sari jaso ditu: I+Gko zuzendaria, Santiago Figueroa, Zibersegurtasuneko Sari Nazionala da; eta enpresaren lehen zerbitzua, Lex 4Web, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) nazioartean bizkortzeko zerbitzu gisa saritu zuen.

Bezero gehienak Euskadikoak eta amerikarrak dira, baina zerbitzuak jurisdikzio anitzekoak dira, hau da, nazioko eta nazioarteko merkatuetara zuzenduta daude. Horregatik, LEX Program euskal zibersegurtasun industriaren ordezkaria izan zen San Frantziskoko RSA Conference-en, sektore honen urteroko konferentzian, eta azken urte honetan Londresko Cyber Expo-n ere izan da.

Orain, LEX Programen helburu nagusia datozen hilabeteetan errentagarritasun-puntua lortzea da, enpresa gehiagok ETEa ezagutzea eta merkatuan gehiago sartzea. Aldi berean, Saioa Zubillaga Blancok azaldu duenez, “teknologia berritzailea garatu nahi dugu gaur egungoak hobetzen edo osatzen dituzten zerbitzu berriak abiarazteko, adibidez: apirilean kaleratuko dugun lege-testuen jurisdikzio anitzeko sistema”.

Kudeaketa Partekatuko Barne Komunikazio Sistema jarri berri du martxan, %100 legezkoa eta anonimoa. Interneten nortasuna egiaztatu ondoren, hori ecommerce bezalako webguneetara transmitzeko aukera ematen du edo soilik legezko atributuak eta eskakizunak bidaltzeko aukera. Indarrean sartzen diren lege berrietara etengabe egokituz, LEX Programen “hobekuntza konstantea eta eguneratze iraunkorra eskaintzen ditugu, eta, betiere, bertsiorik onena gure bezeroen eskura jartzen dugu”, argitu du marketin-teknikariak.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.