2024. urterako Barakaldoko udalerriko salmenta ibiltaria egiteko baimenak berritzeko epea

0

Interesdunei jakinarazten zaie 2023. urterako baimenen indarraldia amaitu denez, 2024/01/04ko 000104 Zinegotziaren Dekretuaren arabera zabaldu dela 2024. urterako Euskadi etorbidean eta Bake kalean salmenta ibiltaria egiteko baimenak berritzeko epea, eta epe hori 2024ko otsailaren 5etik 16ra bitartekoa izango dela. Epea luzaezina izango da, eta ez da epe gehigarririk emango.

Eskaerak modu telematikoan egoitza elektronikoaren bidez (www.barakaldo.eus) aurkeztu ahal izango dira edo, bestela, Barakaldoko udaletxean aurrez aurre. Ez da onartuko Ingurumen Departamentuko posta elektronikora zuzendutako eskaerarik.

Hitzordua eskatzeko, telefonoz deitu beharko da Ingurumen eta Osasun Departamentura otsailaren 6a baino lehen epean 9etatik 14rako ordutegian, (telefono zenbakiak: 94.478.92.00 / 94.478.93.54/94.478.96.58 / 94.478.96.59).

Dokumentazioa ez bada osorik aurkezten, ez da baimena berritzerik izango, eta, horrenbestez, baliorik gabe geratuko da.