Osakidetzak osasunaren arloko goi-teknologiako 40 ekipo berritu ditu

0

Osakidetzak osasunaren arloko goi-teknologiako 40 ekipo eskuratu eta berritu ditu guztira. Horrela, diagnostikatzeko eta tratatzeko ahalmena areagotu du. Gaur egun abian dauden ekipo berriei esker, posible da fase goiztiarragoetan diagnostikatzea, baita denbora laburragoan proba eta terapia gehiago egitea ere.

Ekipamenduen modernizazioak 53,6 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta horren isla izango da herritarren biziraupena eta bizi-kalitatea handitzea, batez ere gaixotasun kronikoak, gaixotasun onkologikoak, gaixotasun arraroak eta gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteena.

Ekipo berriek dituzten ezaugarri teknikoak hobetuta, beste urrats bat eman da Osakidetzako zentroetan banda teknologikoa egokitzeko; hori guztia goi-teknologiarako sarbidean ekitatea sendotuta eta paziente eta profesionalen asistentzia-kalitatea eta segurtasuna hobetuta.

53,6 milioi euroko inbertsio hori goi-teknologiako ekipoak berritzeko INVEAT planaren barruan dago. Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan jarri zen abian. Euskadik 30,5 milioi euro jaso ditu INVEATetik datozen Europako funtsetatik, eta gainerakoa, 23 milioi euro, Osakidetzaren aurrekontutik dator.

40 EKIPO BERRITU

Osakidetzak osasunaren arloko goi-teknologiako 40 ekipo instalatu ditu bere sareko hainbat ospitaletan, bai tratamendurako, bai miaketa eta diagnostikorako. Ekipo horiek milaka pazienteri emango diete zerbitzua urtero.

Tratamendu-ekipoak:

  • Partikulen azeleragailu lineala (PAL): X izpiak edo goi-energiako elektroiak pertsonalizatzen dituen tratamendu-ekipamendua, tumore baten formara egokitzeko eta zelula kantzerigenoak suntsitzeko, inguratzen duen ehun osasuntsua kaltetu gabe.
  • Brakiterapia digitaleko ekipoa (BRAKI): Tratamendu erradioterapeutikoa da, eta isotopo erradioaktiboak jartzen ditu tratamendua behar duen eremuaren barruan edo inguruan. Bakarrik edo kirurgia, erradioterapia edo kimioterapiarekin batera erabil daiteke.

Miaketa- eta diagnostiko-ekipoak:

  • Angiografia neurorradiologikoa (AN) eta hemodinamikako (HEMO) geletarako ekipoak: Angiografoa miaketa-ekipo bat da, hemodinamikako geletan instalatzen dena. Bertan, ordenagailu bidezko erradiografia erabiltzen da, eta 3Dko berreraikitze-irudiak igortzen ditu, garuneko, lepoko, aurpegiko edo bizkarrezur-muineko arteriak eta zainak behatzeko. Batez ere, kirurgia baskularreko eta neurokirurgiako ebakuntzetara bideratuta dago.
  • Erresonantzia magnetikoa (EM): Sortutako eremu magnetikoaren bidez irudiak lortzean datzan proba diagnostikoa. Ez du X izpirik erabiltzen.
  • Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA): X izpien bidez irudiak lortzeko proba diagnostikoa, zeharkako ebakien edo 3D irudien formarekin.
  • Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN): Minbiziari buruzko informazio gehiago lortzeko erabiltzen da, detektatu ondoren, honako helburu hauekin: eragindako eremuak zehaztea, minbiziaren estadioa ezagutzea, biopsia baterako leku egokia aurkitzea eta kanpoko erradioterapia bidezko ondorengo tratamendua planifikatzea. Gaixotasunaren bilakaera eta, beraz, tratamenduaren eraginkortasuna ezagutzeko ere lagungarria da. Tratamendua amaitu ondoren, OT PLANa erabil daiteke jarraipen-arretan.
  • Positroien emisio bidezko tomografia eta OT (PET-OT): Material erradioaktiboak, kamera berezi bat eta ehunen eta organoen funtzioak ebaluatzeko ordenagailu bat erabiltzen dituen diagnostiko-proba. Irudi bidezko beste azterketa batzuk baino lehenago detektatzen ditu gaixotasunen agerpen goiztiarrak.
  • Gammaganbera (SPECT-OT): Gorputz osoan banatzen diren erradiofarmakoak erabiltzen dituen diagnostiko-proba. PET-OTarekiko aldea erradiofarmakoan eta erabiltzen den ganberan dago.
ARABA

(9 EKIPO)

Partikulen azeleragailu lineala (PAL) AUO 1
Angiografia neurorradiologikoa (AN) AUO 1
Hemodinamika (HEMO) AUO 1
Gammaganbera (SPECT-OT) AUO 1
Erresonantzia magnetikoa (EM) AUO 2
Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) AUO (1)

Santiago Ospitalea (1)

2
Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) AUO 1

Lurralde historikoen arabera, 9 ekipo instalatu dira Araban, 20 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan.

BIZKAIA

(20 EKIPO)

Partikulen azeleragailu lineala (PAL) Basurtuko UO 1
Angiografia neurorradiologikoa (AN) Gurutzetako UO (1)

Galdakao-Usansoloko UO (1)

2
Brakiterapia digitala (BRAKI) Gurutzetako UO 1
Hemodinamika (HEMO) Gurutzetako UO 1
Gammaganbera (SPECT-OT) Basurtuko UO (1)

Gurutzetako UO (1)

2
Erresonantzia magnetikoa (EM) Gurutzetako UO (1)

Galdakao-Usansoloko UO (1)

2
Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) Gurutzetako UO (4)

Basurtuko UO (1)

Areilza doktorea anbulatorioa (1)

Gernika O (1)

Galdakao-Usansoloko UO (1)

8
Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) Basurtuko UO (1)

Gurutzetako UO (1)

2
Positroien emisio bidezko tomografia eta OT (PET-OT) Gurutzetako UO 1
GIPUZKOA

(11 EKIPO)

Partikulen azeleragailu lineala (PAL) Donostiako UO 1
Angiografia neurorradiologikoa (AN) Donostiako UO 2
Erresonantzia magnetikoa (EM) Amara Berri anbulatorioa 1
Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) Groseko anbulatorioa (1)

Donostiako UO (2)

Debagoieneko O (1)

Mendaroko O (1)

Bidasoako O (1)

6
Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) Donostiako UO 1