Donostia Kirolak bihar estreinatuko du Benta Berriko Kalistenia pista

0

Ekipamendu horren inbertsioa 200.000 eurokoa izan da

Donostia Kirolak hiri-kirola sustatzeko planarekin jarraitzen du, herritar guztientzat irekiak diren aire zabaleko kirol-instalazio berriak eraikiz. Duela pare bat hilabete Bentaberrin parcour esparrua ireki bazen ere, orain kalisteniazko pista berri baten txanda izan da, Bentaberri Udal Kiroldegiaren ondoan hori ere, eta, beraz, dagoeneko zeuden kanpoko pistekin batera, aire zabaleko kirolgune handi bat eratu da eremu horretan.

Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, «herritarren artean bizi-eredu osasungarriak sustatzeko ahalegina egin da, kirola jardunbide egoki gisa aukeratuz. Kirol-pista berri horri esker, ariketa fisikoa egin daiteke gorputzaren pisua erabiliz. 859 metro karratu dira, non kalistenia praktikatzen dutenek eta animatzen direnek eserialdiak, dominatuak, flexioak… egin ahal izango dituzten. Jarritako elementu ezberdinek lagungarriak dira ariketa hauek egiteko».

Perimetro-zirkuitu bat osatzen duten hainbat elementu dinamikok eta parkearen barrualdean dauden beste elementu estatikoago batzuek osatzen dute espazioa. Guztira, 14 elementuk osatzen dute zirkuitu hau, eta kautxuzko zoladura berezi bat ere badu, oinarri indargetzaile batekin.

Ekipamendu horren inbertsioa 200.000 eurokoa izan da. Donostia Kirolak entrenamendu gidatu bat antolatu du bihar, 16:30etatik 18:30etara. Jarduera doakoa izango da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea donostiakirola.eus webgunean edo Bentaberri kiroldegian bertan.

Txaparreneko parcour eta calistenia gune berria

Ildo beretik, Donostia Kirolak beste parcour eta kalistenia gune baten eraikuntza lizitatuko du laster, 250m2-koa, Txaparrene aldean instalatuko dena, eta 75.000 €-ko inbertsioa ekarriko du.