SPRIk IKTen eta enpresa eta teknologia arloko aholkularitzan espezializatutako zerbitzuei buruz merkatuari zuzendutako aurretiazko kontsulta argitaratu du

0

SPRIk IKTen, eta enpresa eta teknologia arloko aholkularitzan espezializatutako zerbitzuekin lotuta merkatuak dituen ekarpenak jasotzeko aurretiazko kontsulta jarri du abian. Inkesta interesa duten operadore guztiei (pertsona fisikoak edo juridikoak) zuzenduta dago, jarduera sektorea edozein izanda ere.

2024rako kontratazioko urteko plana prestatzeko fasean sartuta dago eta SPRIk zerbitzu hauekin lotutako beharretan izaera berritzailea eta konplexua detektatu du: enpresa-azterketa, proiektuen ebaluazioa, aholkularitza teknologikoa edo softwarearen eta, oro har, IKTen garapena. Horregatik, kontsulta honen ondorioak kontratazio publikoko prozeduretan lehia eraginkorra sustatzeko eta lizitazioetan erakunde mailako segurtasuna eta gardentasuna hobetzeko lagungarriak izango direla espero dugu.

Merkatuak egindako ekarpenak aztertzea lagungarria izango da sektore hauetako etorkizuneko kontratazioak zehazteko eta diseinatzeko. Horrek guztiak erakunde kontratatzaileari zein operadoreei eta herritarrei egingo die mesede.

Aurretiazko kontsulta honekin lotutako ekarpenen bat egin nahiko bazenu, hemen duzu horretarako formularioa: