Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus masterreko ikasleek 300 haritz landatu dituzte

0
Fernando Gómez

Gaur zuhaitzak landatzeko ekitaldia egin da Isuskitzamendin, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioak antolatuta, Plentzia Herri Lurrak elkartearekin batera. Han, Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus masterreko XVIII. promozioko 45 ikaslek Plentziako Itsas Estazioko 12 irakasle eta ikertzailek eta Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak lurra prestatu eta haritzak landatu dituzte.

Zehazki, hirurehun haritz landatuko ditu MER Community Summitek 2022an utzitako CO2 aztarna konpentsatzeko. Ondorengo urteetan, hurrengo promozioek haritz belaunaldi berri bat landatuko dute otsailero, masterreko ikasketetan zehar munduan zehar egiten dituzten bidaien arrastoa murrizteko.

Baso honek Plentziako Itsas Estazioan ematen diren nazioarteko masterrek urtero sortzen duten CO2 aztarna konpentsatu nahi du baita ere. Ikasleek basoa zaintzen eta handitzen lan egingo dute hurrengo urteetan, ingurumen-kontzientzia eta iraunkortasunaren pedagogia sustatzeko.

MER basoa

Duela 2 urte mundu osoko 250 pertsona joan ziren MER Community Summit 2022ra (Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus 10. Urteurrena ospatzeko). Horrek CO2 aztarna handia utzi zuen, eta, horregatik, MER basoa sortzea pentsatu zen, iraunkortasun-eredu gisa konpentsatzeko.