Ate Irekien eguna ospatuko da Donostiako Suhiltzaileen Parkean martxoaren 9an

0

Maniobrak, simulazioak, tailerrak eta haurrentzako jolasak egingo dira.

Aurten ere, Donostiako Udal Suhiltzaileen Parkeak ateak irekiko ditu herritarrentzat datorren larunbatean, martxoaren 9an, suhiltzaileen zaindariaren eguna ospatzeko, San Joan Jainkoarena.

Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da eta ordu eta erdiko bi txandetan banatuko dira taldeak, edukera bete arte. 10etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara.

Jardunaldian zehar, haur eta helduentzat, dibulgaziozko eta prebentziozko tailerrak egingo dira larrialdietan zer egin behar den azaltzeko, eta suhiltzaileen lanbidea eta eguneroko lana ezagutarazteko hainbat maniobra egingo dituzte. Baita simulakroak eta haurrentzako jolasak ere.

Suhiltzaile Parkera ezin da kotxez sartu, beraz oinez edo autobusez Garberatik joatea gomendatzen da. Oinezkoentzat, Otxoki pasealekutik, galtzadaren ezkerreko ertzetik jaitsita. Eta autobusez Garbera kanpoko aparkalekutik.

Bestelako jarduerak

  • Martxoaren 5ean, goizean, Suhiltzaileen Parkeko langile batzuk bisita bat egingo dute Donostiako San Juan de Dios Ospitaleko egoiliarrei eta hitzaldi informatibo bat ere emango diete.
  • Martxoaren 6an, arratsaldean, Donostia Ospitaleko haurrak bisitatzera joango dira.

Dbus

Dbusen linea hauek Suhiltzaileen parketik gertu ditu geltokiak:

  • 9. Egia-Intx, irteera Boulevardetik eta Egia pasa ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 29. Intx-Sur, irteera Boulevardetik eta Gros eta Ategorrieta pasatu ondoren, Bustintxulo kalean du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Igaratik aterata Antiguo, Erdialdea eta Gros igaro ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 33. Larratxo-Intx-Berio, Larratxotik, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 24. Altza-Gros-Antiguo-Intx, Antiguatik Amara, Loiola eta Egia pasatu ondoren,Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua.
  • 27. Altza-Intx-Antiguo-Gros, Antiguatik Amara, Gros, Herrera, Alza eta Larratxo pasatu ondoren, Otxoki pasealekuan du gertuen dagoen geralekua