Martxan da 23. KORRIKA!!!

0
AEK.

Herri Harro lelopean, atzo irten zen Irundik euskararen aldarria daraman lekukoa. Hau, Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru.

Hasiera-ekitaldia eguerdian izan zen, 15:30ean, San Juan plazan instalatu zen oholtzan. Bertan, AEKren hainbat eledunek hastapena eman zioten lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-joleak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik.

Performance txiki batekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza kideak eta Beñat Alzaga Bidasoko AEK-ko zuzendariak azaldu zuten oraindik zer beharrekoa den KORRIKA; eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu zuen lekukoan Ane Elordi ekimenaren koordinatzaile nagusiak.