Nafarroako Gobernuak 183.000 euro baino gehiago bideratu ditu toki-erakundeetako enplegatu publikoen prestakuntzarako

0

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) diru-laguntzen deialdi berri bat bultzatu du Foru Komunitateko toki-erakundeek langile publikoen prestakuntzarako garatutako planak finantzatzeko. Plan horiek 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.