Martxoaren 22an amaitzen da Kulturaren Vianako Printzea eta Talentua Artistikoa Sustatzeko2024ko Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea. Sarien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) aurkitzen dira.
Kulturaren Vianako Printzearen xedea, Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakunde garrantzitsuek kulturaren edozein arlotan egindako lana aitortzea da, sorkuntza, azterlana edo ikerketa direla medio, edo bestela sustapena edo sustatzea tarteko izanik, eta 20.000 euroko zuzkidura dakar eskudirutan.
Bestalde, Talentu Artistikoa Sustatzeko sariaren helburua da ekintzaile gazteek artearen eta kulturaren esparruan egiten duten ibilbidea babestea eta bultzatzea, gazteriarentzat erreferente izatea hala nola Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazten eta profesionalizatzen laguntzea. 18 eta 30 urte bitarteko pertsonengana zuzenduta dago eta saria, hautagaitza irabazlearen arabera, gehienez 10.000 euroko proiektu artistiko bat programatzean eta/edo erakustean datza.
Vianako Printzea sarirako hautagaien aurkezpena
Vianako Printzea sarirako proposamenak posta elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira honako helbidean: premioprincipedeviana@navarra.es edota bestela aurrez aurre Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan (Nabarreria kalea, 39-1.a 31001 Iruña) edo posta ziurtatu bidez, helbide horretara zuzenduta, gutun-azalean “Kulturaren Vianako Printzea 2024 Saria” adierazita.
Hautagaitzak banaka aurkeztu ahal izango dituzte Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek, herrialde orotako erakunde publikoek hala nola edozein herrialdetako legez eratutako hezkuntza-, kultura- nahiz gizarte-entitateek, GKEek eta erakundeak gonbidatzen dituen pertsona ospetsuek. Saria euren buruarentzat edota legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzen dutenek ezingo dute hautagairik aurkeztu.
Hautagaitzekin batera, erakundearen edo proposamena egin duten pertsonen nortasun juridikoa egiaztatzen duten datuak aurkeztu behar dira; merezimenduen laburpena eta ibilbide pertsonala eta/edo profesionala, baita alegatu diren merezimenduak egiaztatzeko beste edozein dokumentazio osagarri ere.
Hautagaitzen aurkezpenari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoanaurkitzen da.
Sariaren epaimahaia Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek osatuko dute, zeinek hautagai bakoitzean aurkezten diren merezimendu garrantzitsuak baloratuko dituzten.
Talentu Artistikoaren Sarirako hautagaien aurkezpena
Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako hautagaiak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira honako helbidean: dg.cultura.ipv@navarra.es edota bestela aurrez aurre, Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan (Nabarreria, 39-1. a 310001 Iruña) edo posta ziurtatu bidez, helbide horretara zuzenduta eta gutun-azalean “2024ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria” adierazita.
Hautagaitzak aurkez ditzakete legezko bizilekua Nafarroan duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hala nola baldintza horiek betetzen dituzten legez osatutako entitateek. Legezko bizilekua Nafarroan izaten ez denean, egiaztatu egin beharko da hautagaiak parte hartu duela Nafarroarekin lotura duten proiektu edo jardueretan.
Hautagai-zerrendekin batera, proposamena egiten duen erakundearen edo pertsonaren egiaztagiriez gainera, aurkezpenaren alde egiten duten merezimenduak jasotzen dituen azalpen-memoria bat eta hautagaitzaren aldeko gutun bat aurkeztu beharko dira, gutxienez.
Kandidaturen aurkezpenari buruzko informazio guztia, Vianako Printzea Sariaren kasuan bezala, izapideen katalogoko dagokion fitxan aurkitzen da.
Sari bien banaketa ekitaldi publikoan egingo da, laster iragarriko diren egunetan. Sari hauei buruzko informazioa nahi izanez gero, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren web orria kontsulta daiteke.