Udalak Finantziatzeko Foru Funtsaren likidazioari esker Udalak 1.130.000 euro gehiago bideratuko ditu hainbat inbertsio egiteko
Donostiako Udalak 2024ko aurrekontua onartu du gaurko udalbatzarrean, eta 484,7 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du, hau da, iazkoa baino %4,7 handiagoa.
Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozok azpimarratu du 2024ko aurrekontua, beste behin bere, diseinatuta dagoela behar gehien dutenei udal administrazioaren aldetik erantzun egokiena eta baliabide gehiago jasotzeko. Eta horren adibide da, Gizarte Ekintza departamentuaren aurrekontu-sailek izan duten %8,5eko igoera.
Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko ziengotzi Kerman Orbegozok esan du, gizarte-gastuarekin batera udal gobernuaren lehentasuna izan dela Udalak donostiarrei eskaintzen dizkien kalitatezko zerbitzuak hobetzeko aurrekontu-sailak handitzea.
Era berean, Aurrekontua kudeatzeko zinegotziak esan du, Udal gobernuak inbertsioari garrantzi handia eman diola, eta 67,3 milioi euro bideratu dituela auzo ezberdinetan hainbat jarduketa garatzeko, eta horien artean hiritarrek proposatutako eta bozkatutako hainbat proiektu daudela gogoratu du. Azkenik, Kerman Orbegozok adierazi du, Udalak kontu orekatuak dituela, eta horri esker legealdi honetarako Udal gobernuak duen ibilbide orria gauzatzeko beharrezkoak izango dituen baliabideak eskura izango dituela.
FFFM delakoaren ekarpen handiagoa
Aurrekontuari zuzenketak egiteko epean Udalak Finantziatzeko Foru Funtsaren (FFFM delakoren) likidazioaren berri izan zuen Udalak. Eta likidazioaren ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Udalari egingo dion diru ekarpena 1.130.000 eurotan handituko da.
Horiek horrela, Orbegozok esan du: “Diru kopuru hori, aurrekontu-proiektuan jasota ez zeuden beste hainbat proiektu gehitzeko baliatu dugu, baita dagoeneko jasota zeuden beste batzuk osatzeko ere”.
Eduki ekonomikorik gabeko zuzenketak
Aurrekontu-proiektuaren tramitazioa amaitu da Elkarrekin Donostiak, PPk eta EH Biluduk aurkeztu dituzten edukirik gabeko 7 zuzenketaren onarpenarekin.
Horrenbestez, udalbatzarrak onartu ditu Elkarrekin Donostia udal taldearen eduki ekonomikorik gabeko hiru zuzenketa, hain zuzen ere, Donostia guztia etxebizitza gune tentsionatua izendatzeko, berdintasun ordenantza egiteko eta Parte Zaharreko lokalen ikuskapenarekin lotura duten zuzenketak; PP udal taldearen bide publikoan dauden margoketak garbitzeko brigada bat sortzeko lotura duen zuzenketa; eta EH Bilduren hiru zuzenketa, hain zuzen ere, Pio XII.ean trafikoa arintzearekin, lursail publikoetan etxebizitza publikoen portzentaia maximizatzearekin eta aurrekontuan berdintasunari zuzendutako aurrekontu-sailekin lotura duten zuzenketak.