Donostiak argiak itzaliko ditu Planetaren Orduari laguntzeko

0

Itzaltzea martxoaren 23an izango da, larunbata, 20:30etik 21:30era.

Bihar, martxoak 23 larunbata, Donostiak bere argi apaingarriak itzaliko ditu «Planetaren Ordua» ekimenarekin bat eginez. Ekimen hori Sidneyn sortu zen 2017an, klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko arreta-dei gisa. Erreferentziazko 17.000 monumentu baino gehiagok, hala nola Eiffel Dorreak edo Erromako Koliseoak, argiak itzaliko dituzte ingurumena hobetzeko beharra gogorarazteko.

Juantxo Marrero Ekologia zinegotziak adierazi duenez, «argia itzaltzeko keinu hutsa baino zerbait gehiago da. Etorkizun iraunkor eta hobe baten aldeko eguneroko ahaleginaren sinboloa da. Argia ordubetez itzaltzea ez da irtenbidea, baina ongi etorria izan dadila itzalaldia, edozein keinu, txikia izan arren, batu eta atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten laguntzeko, gure bizi-kalitatea hobetuz, ingurumenaren ikuspegitik etorkizun hobeari begira «.

Horrela, 20:30etik aurrera eta 60 minutuz, Kontxako badiako, Santa Klara uharteko, Urgull mendiko, Udaletxeko, Miramar Jauregiko, Artzain Onaren katedraleko, Konstituzio Plazako eraikineko, Santa Maria, San Bizente eta San Inazio elizetako, San Telmo Museoko edo Kursaaleko Auditorioko argi apaingarriak itzaliko dira.