Athleticen lehen Peña Ofiziala Korean

0

Hego Koreako 13 athleticzalek Klubeko lehen zaleen taldea sortu dute herrialdean orientalean

Athletic Clubek atsegin handiz ematen dio ongietorria familia zuri-gorrira Korea Athletic Club Peñari. Ofizialki egoitza Incheonen duen arren, Seuldik hego-mendebaldera dagoen hiri batean, peñak 13 kide ditu Hego Korea osoan banatuta: Seul, Busan eta Jeju uhartean, besteak beste.

Taldea 2012. urtean sortu zen, athleticzale korearrak Bilbon gertatzen zen guztiaren berri izateko webgunea sortu zutenean. X sare sozialean ere kontu aktibo bat dute (@AthleticKOR), baita WhatsApp talde alaia. Wonjun Choi peñakideak iragan denboraldian bisitatu zuen lehen aldiz San Mames, eta Klubak lehen taldeko jokalari guztiek sinatutako elastiko retro bat oparitu zion.

Hainbat kidek hazteko eta Korean jarraitzaile berriengana iristeko nahia berretsi zuten eta, horretarako, peña ofizial bat sortzeko asmoa gauzatu zuten: «Gogor lan egingo dugu Athleticen balioak sustatzeko eta etorkizunean Korean Athleticzale gehiagora iristera espero dugu. Korea Euskal Herritik 9.000 kilometrora dagoen arren, Athletici babesa emateko gogo bera dugu».

Peña Athletic Club Corea Euskal Herritik eta Espainiako Estatutik kanpoko 16. peña ofiziala da, eta bigarrena Ekialde Urrunean, Tokiotarrak peñaren ondoren, 2014an eratu zena.