Ametzagainara iristeko bidea, listo

0

Lanak 150.000 euroko kostua izan du

45 eguneko lanen ondoren, lanak baldintzatu dituzten eurien ondorioz aurreikusitakoak baino batzuk gehiago, Ametzagainako parkera iristeko bidea ia amaituta dago.

Bide hori pitzatu eta erori egin zen urtarrilaren 24an, eta pitzadura bat sortu zuen, 50 metroko luzera hartu zuena Beharko sarbidetik.

40 metro luze eta 5 metro garai den harri-lubeta bat jarri da bidearen egonkortasuna bermatzeko. Dagoeneko asfaltatu da, eta erorikoen aurrean babesteko egurrezko baranda bat jartzea baino ez da geratzen, Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez.

Lanak 150.000 euroko kostua izan du.