Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekonlogiko eta Digitalerako Departamentuak, Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 220 kV-ko linea baten proiektua onartu du, Muruarten dagoen azpiestaziotik Oteitzan egingo den azpiestazio berri bateraino. Linearen kostua 16 milioi eurokoa izango da, eta Red Eléctrica de España SAUk hartuko du bere gain. Instalazio honen bidez, historian zehar hornidura-kalitatean arazoak izan diren eremu baten eskaerari irtenbidea eman nahi zaio.