30.000 landare eta 5.000 erraboil banatuko dira
Azken urteetan ohikoa izan den bezala, datorren astean doan banatuko dira berriro azken hilabeteetan parke eta lorategietan egon diren eta orain erretiratzen diren lore eta landareak.
Orain arte, konpostatzeko biltegira eramaten zituzten planta horiei «bigarren bizitza bat» ematea da asmoa.
Loreak eta landareak zuntz begetalez egindako ontzi biodegradagarri batean eta % 100 poltsa birziklagarri batean entregatzen dira.
Goizeko 10:00etan banatuko dira, landareak agortu arte, egun eta leku hauetan:
• Apirilak 30, asteartea, Ramon Labayen plazan
• Osteguna, maiatzak 2, Ondarretako pasealekuan
• Maiatzak 3, ostirala, Pio XII .aren plazan