BreakOnStage 2024 Kultura urbanoen jaialdia Barakaldon

0

Herriko Plazako agertokian breakdance txapelketaren atarikoak egongo dira, 15:00etatik 18:00etara, sarrera librearekin, eta Barakaldo Antzokian, berriz, breakdance eta dantza urbanoen ikuskizun nagusia, 18:30etik aurrera, sarrerak eskuragarri daude.

Jaialdiak arreta berezia jartzen dio breakdance-ari, olinpiar kirol gisa onartu da aurten eta horrekin bat egiten du. Breakdance dantzari ezagunek parte hartzeaz gain, besteak beste «Arcopom» munduko breakdance koreografia onenaren saria jaso izan duen taldea,  bertako gazteen parte-hartzea sustatzen duten ekimenak egongo dira.

Bestetik garrantzitsua da dantza urbanoen koreografien lehiaketa nabarmentzea. Horretarako, hiru sailkapen-jaialdi antolatu dira, eta guztira 100 euskal taldek parte hartu dute. Ondoen baloratutako koreografiek hiru kategoriatan lehiatzeko aukera izango dute Barakaldo Antzokiko final handian.

  • Breakdance Herriko Plazan «1vs1 de breaking junior» atarikoak eta «Crew vs Crew breaking» 15:00etatik 18:00etara, sarrera librea
    • Buruz buruko Breakdance lehiaketak junior mailarako eta «crew vs crew» breakdance taldeentzat, DJ Vos eta M.C Milki lagun dituztela. Hiru epaimahai profesionalek, Serockek (Zaragoza), Razak (Bartzelona) eta Jorgek (Madril), dantzarien lana ebaluatuko dute. Kategoria bakoitzeko finalistak Barakaldo Antzokian egingo den final handian lehiatuko dira.

  • Barakaldo Antzokia, BreakOnStage ikuskizun nagusia 18:30etatik 20:00etara. (9€-12€).

Urban Danceko koreografien lehiaketaren finala, 100 talde bildu dituzten hiru sailkapen-jaialdirekin. Koreografia onenak hiru kategoriatan lehiatuko dira final handian zehar.

  • Haurrentzako Urban Dance, Iruñeko Petit Breath, Trapagarango Playground eta Barakaldoko Wild Kids.
  • Juniorretan, Iruñeko Soul Breath, Errenteriako Shining Souls eta Barakaldoko Wild Side.
  • Urban Dance Absolutua kategorian, finalistak Iruñeko B-Breath, Zarauzko Aske eta Bilboko Slipperytos dira.

Finalistek 3 minutu arteko koreografiak aurkeztuko dituzte Bartzelonako epaimahai profesional baten aurrean: Raza, Lmet eta Silvia G.

Breakdance atalean, Andaluziako Arcopom taldeak hartuko du parte, flamenkoa eta breakdancea uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuz. Talde sendo honek munduko breakdance koreografia onenaren saria jaso izan du. Breakdanceko finalak ere egingo dira, Herriko Plazan parte hartu dutenekin.

Dantza urbanoen bestelako ikuskizunak izango dira bertan. Bartzelonatik, Lmetek eta Silvia Gik Hip Hop ikuskizuna eskainiko dute. Gainera, Euskal Strutting taldeak aurrezkuaren bertsio berritzailea aurkeztuko du dantza urbanoarekin konbinatuta, tradizioa eta modernitatea uztartuz agertokian.

BreakOnStage Logela Multimediak eta Barakaldoko Udalak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxabanken, Gaztearen eta Barakaldo Antzokiaren laguntzarekin.

Informazio gehiago www.breakonstage.com edo stage@breakonstage.com