OSASUN SAILAK JAKINARAZTEN DU: Araceli Tamayo pazientearen egoera

0

Araceli Tamayo pazientea Osakidetzako Basurtuko Unibertsitate Ospitalera eraman dute Kabulgo ospitaletik, bertan egon zen ospitaleratuta maiatzaren 17an Bamiyan hirian izandako eraso terrorista batean zauritu ostean. Kontratatutako bidaia-aseguruak jarritako hegaldia gorabehera klinikorik gabe igaro da Loiuko aireporturaino (Bizkaia).

Ondoren, aseguru-etxeak berak jarritako anbulantziak aireportutik Basurtuko Unibertsitate Ospitalera eraman du pazientea.

Medikuntzako eta erizaintzako osasun-taldeak balorazio zehatza egin du, eta pazientearen egoeraren berri eman dio familiari.

Une honetan, pazientea klinikoki egonkor dago prozesuaren larritasunaren barruan. Anestesia eta Bizkortze Zerbitzuaren ardurapean ospitaleratu dute.

Pronostiko larria eta bilakaeraren zain.