Xabier Legarretak Zumaiako Malen Etxea elkartearen gizarteratze-jarduerak nabarmendu ditu

0
  • Malen Etxea elkartearen 20. urteurrena Emakumearen Etxean

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio ta Asilo zuzendariak Zumaiako Malen Etxea elkarteko emakumeek gizarteratzeko sustatzen dituzten jarduerak eta ekimenak nabarmendu ditu. Elkarteko lehendakari Jessica Guzmánekin, Emakundeko zuzendaria Miren Elgarresta eta udal ordezkaritza batekin batera, Legarretak kolektiboaren jarduera laburbiltzen duen “Gure aztarnak” erakusketa bisitatu du.

Zumaiako Emakumeak Etxean egindako ekitaldi batean, Malen Etxeko arduradunek azaldu dutenez, “Ameriketatik iritsitako emakume migratzaileen elkarte bat da, eta Giza Eskubideen defentsaren aldeko apustua egiten dute, bereziki emakume etorkinentzat, herritartasun aktiboa sustatuz eta desberdintasun estrukturalak desagerrarazteko konpromisoa hartuta”.

María Cloefe Cruz Galeano poeta nikaraguarrak eta Tahutitl bikote musikalak emanaldi kultural bat eskaini dute topaketaren amaieran. Male Etxeko kideek adierazi dutenez, “Abya Yala (guna hizkuntzatik: ‘lurra heldutasun betean’) da gaur egun zenbait mugimendu sozialek eta pentsalari eta intelektualek, amerikar jatorrikoek edo indigenek, erabiltzen duten izena Amerika aipatzeko. Izena guna hizkuntzatik dator, Kolonbian eta Panaman jatorria duen herriak, gunaduleek hitz egiten dutena. Boliviako herri aimararen buruzagi Takir Mamanik proposatu zuen, eta 1977an onartu zuen Herri Indigenen Munduko Kontseiluak, Kirunako (Suedia) Herri eta Nazionalitate Indigenen II. Goi Bilera Kontinentalean.