Azken 10 urteetan Euskal Herriko gazta eskaintzak bilakaera izugarria izan du. Denbora gutxian, gertuko azoka, merkatu eta dendak, gaztandegi artisauetan behi, ardi zein ahuntz esneaz ekoiztutako mota guztietako gazta familiez betetzen ari dira: gainazal lizun zuriko gazta laktikoak, pasta bigunak, gazta erdi egosi eta egosiak, gazta kremak, eta baita gazta urdinak ere. Honek ondo adierazten du hartu duten indarra gure inguruan. Produktu mota hauek beste herrialde batzuetan ospe handia duten arren gure kulturan gazta berriak dira eta tradizioz ekoiztua izan den euskal gazta onduaren eskaintza osotzera etorri dira. Etorkizunean merkatuan beraien presentzia indartzen joango dela ez du jada inork zalantzan jartzen, kontsumitzaileek harrera oso ona eman bait diote.
Gazta guzti hauen artean, gazta urdinak dira nagusi. Jaun eta jabe dira gazta berritzaileen kontsumo-mailan. Ezaugarri ezberdineko gazta urdin gama polit bat garatzea lortu da hainbat gaztandegi artisaurekin elkarlanean eta merkatuaren erantzuna oso ona izaten ari da eskaintza berri honen aurreran.
Zer da gazta urdina? Gazta urdin bat definitzeko orduan oso zaila da deskribapen amankomun bat ematea, lizun urdinaren presentziaz gain, gainontzeko ezaugarri organoleptikoak oso ezberdinak izaten direlako gazta batetik bestera. Azken finean, gazta urdin mota bakoitzak bere izaera propioa du: batzuek azaltzeko, ehundura krematsuagoa edota lehorragoa izan daiteke, zaporea biziagoa edo suabeagoa, kolorea urdinagoa edota berdeagoa, tamainaz ertaina edota handia,… Horretan datza, hain zuzen ere, bere xarma. Ekoizle bakoitzak bere bidea aukeratu eta jarraitzen du gustuko gazta urdina elaboratu eta merkaturatu ahal izateko.
Informazio gehiago nahi ezkero, hemen duzu gure ataria:
esnekigileak.eus