Hartutako neurri nagusiak dira garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatzea eta disuasio-aparkalekuen erabilera sustatzea.
Donostiako Udalak zenbait neurri jarriko ditu abian udako hilabeteetan trafikoa arautzeko, noizean behin, bisitari gehien izaten diren uneetan sortzen diren eragozpenak arintzeko, eta garrantzia berezia emango die garraio publikoari eta hiriko aparkaleku periferikoen sareari.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak neurrien aurkezpen-prentsaurrekoan azpimarratu du, bere «zuzendaritzak urte osoan gogor lan egin duela trafikoa hobeto kudeatu ahal izateko formulak eta neurriak aztertzen, betiere garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko, hori baita, zalantzarik gabe, Donostian mugitzeko modurik onena, ingurumen-kutsaduraren eta kutsadura akustikoaren ikuspegitik».
Hauek direa gomendio nagusienak:
- Garraio publikoari edo mugikortasun aktiboari lehentasuna eman.
- Ibilbideak planifikatu Donostiara etorri aurretik.
- Trafikoaren egoera kontsultatu bidaia hasi aurretik.
- Park and Ride aparkalekuak erabili.
Park & ride
Donostiak doako hainbat aparkaleku ditu hiriko sarbide nagusietatik hurbil, eta Erdialdearekiko loturak garraio publikoaren bidez egiten dira.
Información en tiempo real
Google Mapsen ibilbideen planifikatzaileen eta Waze nabigazio-aplikazioaren bidez, Mugikortasun Zuzendaritzak denbora errealean emango du hiriko trafikoaren egoeraren berri, eta trafiko intentsitate handiko egoeren berri emango du, auto-pilaketa handieneko eremuetan sartu aurretik erabaki egokiak hartu ahal izateko.
Transporte público sostenible
Aurten ere Dbusek bere zerbitzua indartu eta bere ordutegiak zabaldu ditu ekainaren 23tik abuztuaren 31ra.
Donostiak bizikleta publikoko zerbitzu bat dauka. Eta zerbitzu honek noizbehinkako abonu bat du, hiria bisitatu eta bizikletaz mugitu nahi dutenentzat bereziki pentsatuta dagoena.
Eta beren bizikleta duten pertsonentzat, Udalak bizikletak aparkatzeko 216 plaza gehiago jarri ditu urte osoan zehar dauden 8.300 plaza inguru indartzeko.
Autocaravanas
Autokarabanen aparkalekua arautu da eta ibilgailu horiek aparkatzeko gune berriak prestatu dira.