Astekonomiak apirilean izan den esportazioen gorakada eta maiatzean izan den atzerritarren afiliazio kopuruaren errekorra jasotzen ditu

0

Apirilean ondasunen esportazioek izan duten portaera ona izango da gaurko Astekonomiaren abiapuntua. Asteko laburpenean, Gizarte Segurantzan erregistratutako atzerritarren afiliazio kopurua ere aipatuko da, maiatzean erregistro historikoa lortu baitzuen. Urtarriletik maiatzera bitartean autoen salmentari buruzko datu metatuek emango diote amaiera ikasturte-amaierako Astekonomiako bideoari.

Batetik, apirilean, Euskaditik atzerrira egindako ondasunen esportazioek % 4,9 egin zuten gora, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Eboluzio horretan eragin handia izan du produktu energetikoen (% 38,4) eta ez-energetikoen (% 3,6) portaera onak.

Bestalde, eta Gizarte Segurantzak argitaratutako azken datuen arabera, maiatzean atzerritarren afiliazioa % 7,5 handitu zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, 95.570 atzerritar daude afiliatuta, eta hori da, hain zuzen, serie historiko osoko erregistrorik handiena.

Halaber, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak berriki argitaratutako informazioaren arabera, Euskadin maiatzera arte 11.700 auto saldu ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 3,3 gehiago. Hartara, azken urteetako joera berresten da, nahiz eta saldutako unitateak pandemiaren aurreko urteetako erregistroen oso azpitik geratzen diren.

Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko minutu bateko bideoen oinarria.