Emakunde Irunen izan da alarde mistoari bere babesa adierazteko beste behin

0
  • Miren Elgarrestak iaz ikusarazi ziren aurrera pausoak sendotzeko eta berdintasunerako urratsak ematen jarraitzeko deia egin du
  • Elkarrizketan, akordioan eta lankidetzan aurrera egiten jarraitzearen alde agertu da

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Josune Irabien idazkari nagusia San Martzial eguna dela, Irunen izan dira gaur hango Alarde Mistoari babesa emanez.

Emakundek Alarde honi babesa adierazteaz gain, orain arte egin duen bezala, lankidetza eskaini nahi dio, emakumeek, gizonen baldintza berdinetan, horrelako ekitaldi publiko, jai-giroko, herrikoi eta parte-hartzaile batean parte hartu dezaten.

Emakundeko zuzendariaren iritziz, «oso garrantzitsua da iaz gizarteak sumatu zituen berdintasunaren aldeko aurrerapausoak finkatzea eta sendotzea», eta elkarrizketaren, akordioaren eta lankidetzaren bidez urratsak ematen jarraitzearen alde agertu da. Elgarrestaren ustez, «une historiko erabakigarria da hurrengo belaunaldiek benetan berdintasunezko jaiak ospatu ahal izateko».

Emakunderen ustez, tradizioak herrien gizarte-kohesioaren funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortu ziren eta egokitu behar dira emakume eta gizonei eskubide berbera emateko garai berrietara egokitzeko eboluzionatu behar dute, hain zuzen ere, “pertsonen berdintasunaren alde gero eta sentsibilizazio handiagoa duen gizarte” honetara.