Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko eta garatzeko 300.000 euroko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak

0

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 300.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzera eta garatzera. Deialdia liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, toki-entitate eskudunei eta udal-liburutegi publikoen arloko zereginak esleituak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-entitateei zuzenduta dago.

300.000 euroko diru partida honako hauek eskuratu eta instalatzera bideratuko dira:

  • Hardwarea edo euskarri fisikoa
  • Softwarea edo informatika-sistemen euskarri logikoa.
  • Telekomunikazioak, hau da, Komunikazio-sareak instalatzea, bai hari bidezkoak bai haririk gabekoak.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da gaur onartutako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iazko deialdian guztira 90 liburutegik jaso zuten teknologia berriak ezarri eta garatzeko dirulaguntza.