Lehendakariak alderdi politikoekin topaketan jarraituko du aste honetan, Gobernu Programa partekatzeko, Herri-lehentasun eta -erronkei buruzko hausnarketa partekatu bati ekiteko eta lan-metodologia bat ezartzeko. Oraingo honetan, Imanol Pradales Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariarekin bildu da goizeko lehen orduan, Ajuria Enea Jauregian.
Lehenengo bilera hauetako lehentasunezko gaien artean, aipagarriena da Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzeko helburua.
Bileraren ostean, Pello Otxandianok adierazpenak egin ditu komunikabideen aurrean.