Langabeziak gora egin du uztailean, baina Gizarte Segurantzako afiliazioa milioi bat pertsonatik gorakoa da

0

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak uztaileko enpleguari buruz egindako balorazioa

Uztaileko datuek erakusten dute langabeziak gora egin duela eta afiliazioak behera egin duela zertxobait. Ez da aparteko zerbait, badakigu uda ez dela Euskadin enplegurako garairik onena. Nolanahi ere, datu azpimarragarria iruditzen zaigu Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua milioi bat pertsonatik gorakoa dela oraindik.

Udako egoeraren ondoren,  urtero gertatzen den bezala, eten egin da enpleguaren progresio ona, hezkuntzan eta sektore horri lotutako zerbitzuetan kontratuak etetearen ondorioz, adierazle guztien arabera, udazkenerako susperraldi ekonomikoa eta enpleguaren gorakada izango dira. Ekonomia, lan eta enplegu sailak lanean jarraitzen du lana galdu dutenak eta lehen lanaren bila dabiltzanak lan-merkatura itzultzea sustatzeko. Eta azken helburua da legegintzaldiaren amaieran langabezia-tasa % 5era jaistea eta guztiontzako kalitatezko enplegua finkatzea.