Denboraldi berriko hirugarren ekipazioa aurkeztu du Athletic-ek: Bilbotik mundura

0

Denda fisikoetan eta online salgai dago denboraldi berriko hirugarren elastiko zuri-gorria, labanda eta arrosa koloreak dituzten hiriko aparteko ilunabarretan inspiratua

Udako egun batzuetan, ilunabarrak kolore bero eta paregabez tindatzen du Bilbo. Zeru laranjadun klasikoek kolore arrosak eta urdinxkak hartzen dituzte, hiri-paisaia edertzen dutenak. Orduan, gaua iritsi aurretik, aldi batez, dena bihurtzen da aparteko. Denboraldi honetako hirugarren ekipazioa une horretako kolore ezohikoetan oinarritzen da, eta Bilbo eta Athletic Cluben nortasun eta izaerarekin lotuta dago. Kolore bereziak, une paregabeak, tonu iragankorrak, Gabarraren betikotasunean ere presente daudenak. Nortasuna galdu gabe etengabe berrasmatzen diren hiri eta klub baten ezaugarriak. Itsasadarra eta zerua, Bilbotik mundura.

Nico Williams, Mikel Vesga, Iñigo Lekue eta Beñat Prados dira argazkietako eta bideoko protagonistak. Gaztetasunaren ausardia eta beteranoen lasaitasuna, kamisetaren espiritua, modernitatea eta tradizioa, kolorea eta testura islatzen dituen kontrastean.

Lehenengoarekin eta bigarrenarekin gertatzen den bezala, hirugarren ekipazioak lepoaren atzealdean lehoiarekin uztartzen de ikurrin txiki eta tradizionala dauka, Made In Euskal Herria zigilua. Lepo borobila beltzez errematatzen da, eta Klubeko armarriak, kolore monokromatikoa du, labanda eta arrosa koloreko paleta urdinarekin kontrastean.

Athletic Cluben 24/25 hirugarren ekipazioa eskuragarri dago jada denda fisikoetan eta online.