Realak ordezkaritza bikoitza izango du Euskal Herria Kopako finaletan

0

Realak ordezkaritza izango du Euskal Herria Kopako A eta B mailetako finaletan. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria, Helene Arruabarrena eta Matilde Etxeberria harrobiko jokalariekin batera, atzo Berazubin egin zen aurkezpen-ekitaldian izan ziren.

Lehen taldeak herenegun ezagutu zuen EH Kopako finalean gainditu beharreko aurkaria eta Athletic Club izango dute aurrez aurre. Berazubin neurtuko dituzte indarrak, irailaren 1ean, 16:00etatik aurrera. Finalaren pizgarriaz gain, liga erregularra hasi aurreko aurredenboraldiko azken erronka da, eta, beraz, Sanchez Verak azken doikuntzak egiteko erabiliko du norgehiagoka.

Bigarren taldeari dagokionez, Bizkerre izango dute aurkari igande honetan, irailak 1, 12:00etatik aurrera Fanderia zelaian (Orereta). Gorka Alvarezen taldeak aurredenboraldian jokatuko duen azken partida izango da baita ere, hori dela eta, lehen titulua irabazteko aukeraz gain, garrantzitsua izango litzateke garaipen bat lortzea ligaren hasierari begira.