Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) gradu amaierako (GAL) eta master amaierako (MAL) lanik onenak aitortzen dituzten sarien laugarren edizioa kaleratu du, Nafarroako gazteekin eta gazteriarekin berariaz lotutako gaiak jorratzeko. Lanak Giza edo Gizarte Zientzien adarraren barruan kokatu behar dira, eta irailaren 30era arte aurkez daitezke.