Bidebietako parke berria errealitate izango da urte hasieran

0

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: San Bartolome, Errondo berrurbanizatzea, Haur parkeak, Organikorako edukiontziak

Donostiako Udalak onartu du Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpresari esleitzea Bidebieta parkearen proiektu berrituari dagozkion obren kontratua, 3 hilabeteko egikaritze-epearekin eta 413.421 euroko esleipen-prezioarekin.

Bidebietako parkea berroneratzeko proiektua Ekialdeko Barrutiko Batzarrak sustatu eta finantzatutako proiektua da, eta auzoko bizilagunekin egindako parte-hartze prozesu baten ondoren diseinatu da.

Izan ere, 2021eko irailetik abendura bitartean, Bidebieta parkearen diseinuaren inguruko partaidetza-prozesu bat zabaldu zen, parkeak behar zituen hobekuntzak zehazteko. Partaidetza-prozesu horren ondorioz, parkearen egungo egoeraren diagnostiko bat lortu zen, bildutako datu teknikoetatik eta herritarren pertzepzioetatik abiatuta, eta, azkenik, hobetzeko estrategiak eta jarduerak definitu ziren.

Prozesuaren azken pausua proposatu ziren diseinu-soluzioak baliozkotzea izan zen. Herritarrei irekitako parte-hartze saio batean gauzatu zen, eta bertan 10 jarduketetarako hartutako proposamenak aurkeztu ziren.

Horrela, Bidebieta parkea berritzeko proiektua partaidetza-prozesu zabal baten emaitza diren proposamen batzuen loturatik sortu da, aldez aurretik eta egikaritze-proiektua idatzi bitartean garatutakoa.

Egingo diren lanei esker,

  • jolas- eta egonaldi-eremu berri bat sortuko da,
  • ur-zorrotadekin ibiltzeko moduko iturri bat,
  • piknikerako bost mahai,
  • kirol-eremu bat,
  • hormigoizko eserleku aurrefabrikatuko lau gune
  • eta aldagailudun komun publiko bat.

Goiko aldeko zoladura ere hobetuko da, eta tamaina txikiko zuhaitzak eta loratze koloretsuak landatuko dira, gaur egungo tamaina handiko zuhaitzekin alderatzeko, eta egonleku eta pasealeku horretako belardi apaingarria hobetuko da.

San Bartolome

Tokiko Gobernu Batzarrak New San Bartolomé SLri obra lizentzia ematea onartu du, San Bartolomeko b.20.2 CE.05 lurzatian merkataritza gune bat eraikitzeko.

Jarduketa horri esker, 2007an hasitako eremua garatzeko proiektua amaitu ahal izango da, eta, horrekin sortuko dira:

  • oinezkoentzako gune handi bat Aldapetako aldaparen azken zatian,
  • hegala ibiltzeko modukoa egingo duen eskalinata bat,
  • merkataritza- eta hostalaritza-gune bat,
  • egonaldi eta aisialdirako gune ireki berriak,
  • merkataritza-galeriaren goiko aldera igoko den igogailu bat – irisgarritasun handiagoa emango diena aldameneko etxebizitzei -,
  • txandakako eta bertakoentzako aparkalekuak,
  • 200 plaza inguruko bizikleta publiko eta seguruen geltokia.

Errondo berrurbanizatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak Errondoko pasealekua Carlos I.etik Amara Berri ikastetxeraino berrurbanizatzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 160.705 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 10 asteko egikaritze-epearekin.

Proiektuaren helburua da ibilgailuentzako bide bakarra uztea eta espaloi berri bat sortzea erdibitzailean, aparkaleku gehigarri baten ondoan. Gainera, ibilgailuen zirkulazioaren abiadura murrizteko eta oinezkoei lehentasuna emateko, dauden zebrabideak igotzea eta Karlos I.aren bidearen azpian beste bat sortzea planteatu da.

Horrekin, aparkaleku-plaza berriak irabaziko dira inguruan, eta, aldi berean, espazio bat sortuko da, Anoeta Estadioan kirol-ekitaldiak egiten diren egunetan motorrak aparkatzeko.

Haur parkeak

Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako lau haur-parke ordezteko eta berritzeko kontratua honako enpresa hauei esleitzea onartu du:

    • • 1. LOTEA – Aiete pasealekua 8: ELECTRO TALLERES ZARAUZ SA (55.551 euro / 12 aste)
    • • 2. LOTEA – Gurutzealde: SUMALIM SL (47.053 euro / 12 aste)
    • • 3. LOTEA Igeldo plaza: MONTAJES GARRA, S.L. (34.230 euro / 12 aste)
    • 4. LOTEA – Erregezaintza 32-34: ELECTRO TALLERES ZARAUZ SA (59.190 euro / 12 aste)

Organikorako edukiontziak

Tokiko Gobernu Batzarrak alboko kargako 43 edukiontziren hornidura kontratatzeko espedientea onartu du, zatiki organikoaren gaikako bilketarako, 72.337 lizitazio-aurrekontuarekin eta 40 egun naturaleko entrega-epearekin.

2024/09/10-an argitaratua