Lau emakume gaztek euren artelanak erakutsiko dituzte Ezkerraldean Gazte Artearen bitartez

0

Iratxe Esteve Cuesta (Barakaldo), Nerea Ruiz Pichel (Santurtzi), Enara Conde Moreno (Sestao) eta Iruntze Antuñano Gonzálezen (Portugalete) lanak biltzen dituen erakusketa berriaren aurkezpena egin da gaur goizean Gazte Bulegoaren bulegoan. Erakusketa Barakaldon izango da ikusgai irailaren 13tik urriaren 17ra Gazte Bulegoan.

Iratxe Esteve Cuesta (Barakaldo), Nerea Ruiz Pichel (Santurtzi), Enara Conde Moreno (Sestao) eta Iruntze Antuñano González (Portugalete). Hauek dira aurten Ezkerraldean Gazte Artea programaren protagonista izango diren lau emakume gazteak, Ezkerraldeko lau udalek artista gazteak bultzatzeko elkarlanean egiten duten ekimena. Hala jakinarazi du gaur goizean Jonathan Martin Barakaldoko Gazteria zinegotziak, Nacho Rodríguez Puertas Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendari nagusiak, Itziar Carroceda Santurtziko Gazteria zinegotziak eta Borja Ramón Domínguez Sestaoko Gazteria zinegotziak lagunduta. «Estrategia bateratu hori gazteei beren etorkizuna hobetzeko aukerak eskaintzeko ezarri dugun helburuaren parte da. Ildo horretan, artista gazteak bultzatzeaz gain, Barakaldon, Gazte Bulegotik eta GAZ bulegotik, aholkularitza, ikastaroak, tailerrak, udal zein beste erakunde batzuetako laguntza-ildoei buruzko informazioa… eskaintzen dugu, helburua argia baita, gazte bakar batek ere aukerarik ez galtzea «, adierazi du Martinek.

Ezkerraldeko 4 udalerriek (Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera) Udal Gaztedi estrategia garatu dute azken urteotan. Estrategia horren helburuak dira, besteak beste, «Bizkaiko gazteei zuzendutako emantzipazio, autonomia, integrazio, berdintasun, partaidetza, elkartasun, kultur identitate eta mugikortasuneko ekimenak sustatzera bideratutako ekintza-estrategia globalak bultzatzea», eskualdean hainbat proiektu garatuz. Esparru horretan, Gazte Artea Ezkerraldean programa sortu da, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko artista gazteen kolektiboa ikusaraztea eta sustatzea helburu duen baterako ekimena. Programa honen bidez, urtero erakusketa kolektibo bat egiten da lau udalerrietako gazte eta kultur ekipamenduetan zehar, gazte artea eta bere sortzaileak herritar guztiengana hurbilduz.

Erakusketa Barakaldon egongo da ikusgai irailaren 13tik urriaren 17ra; urriaren 21etik azaroaren 15era Sestaoko Udal Musika Eskolan; azaroaren 19tik abenduaren 10era Santurtzin, Mamariga Kultur Gunean; eta 2025eko abenduaren 13tik urtarrilaren 4ra Portugaleteko Gazte Gelan.

Hauek dira edizio honetarako hautatutako artista gazteak:

  • IRATXE ESTEVE CUESTA (Barakaldo). Esku hartutako argazki digitala.
  • NEREA RUIZ PICHEL (Santurtzi). Ilustrazio digitala
  • ENARA CONDE MORENO (Sestao). Marrazketa.
  • IRUNTZE ANTUÑANO GONZÁLEZ (Portugalete). Ilustrazio digitala oihal gainean