Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak gaur aurkeztu du irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldien inguruan Foru Gobernuak koordinatu duen jarduera-programa. «Kulturaren bideak, Sareak eta Topaguneak» lelopean, ekintzak Nafarroako Kulturaren webgunean eta Jardunaldien webgunean bertan kontsulta daitezke, eta bertatik, gainera, dokumentu interaktibo bat deskargatu ahal izango da, udalerrika antolatutako hitzordu guztiekin.