Lurralde Kohesioak 750.000 euro bideratuko ditu Lodosatik Vianara doan NA-134 errepideko zorua berritzeko

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri -Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Lodosatik Vianara doan NA-134 Foru Komunitatearen intereseko errepidearen (Ebroko ardatza) zorua berritu du. Lanek 750.000 euroko inbertsioa dute guztira, eta bide-segurtasuna indartzeko helburua dute. Lanak 29 kilometrotan egiten ari dira, 71,000 kilometro-puntutik 99,500 kilometro-punturaino. Obra horiek duela lau urte hasi ziren, eta 2024 honetan azken zatia egiten ari dira, 94,650 kilometro-puntutik 99,500 kilometro-punturaino, Vianako udalerrian.