Nafarroako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordearen Osoko Bilkurak 2024ko jarraipen-memoria onartu du, 2023an Plan Zuzentzailea betetzeari buruzko azterketarekin. Nafarroako Gobernuak, NILSA sozietate publikoaren bitartez, eta toki-erakundeek 34,3 milioi euroko inbertsioa egin dute Nafarroako hornidura- eta saneamendu-azpiegiturak hobetzeko, eta, era horretan, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean gehitzeko aukera izan da, besteak beste.