Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako 10.900 profesional 52,7 milioi kobratzen hasi dira, NPBren lehen aurrerakinari dagozkionak

0

Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuak gaur hasi da NPBren lehen aurrerakinari dagozkion 52,7 milioi euroko zuzeneko ordainketak egiten. Horrela, Nafarroak Europako Batzordeak baimendutako salbuespenei heldu die, eta esku-hartzeen % 70 aurreratuko du, azaleran eta animalietan oinarritutako ordainketa zuzen gisa, lehen sektoreari likidezia handiagoa emateko helburuarekin.