Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako alorra Eusko Jaurlaritzaren «Don ‘t be Dummy’ bide-hezkuntzako programarekin elkarlanean ari da

0

Barakaldoko Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko alorrak «Don ‘t be Dummy. Zuretzat ez dago ordezkorik. Gaur mila gazte inguruk parte hartu dute, Barakaldo Antzokian egindako bi saioetan banatuta.

Programaren helburua trafiko-istripuak prebenitzea da. «Ekimen interesgarria iruditzen zaigu. Nahiz eta guk Barakaldon urte osoan mugikortasun segurua lantzen dugun ikastetxeekin, 6.000 ikasle baino gehiagorengana iritsiz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bultzatutako saio hauek emozioak mugitzea lortzen dute eta eragin handia dute gazteengan. Izan ere, lehen pertsonan kontatutako testigantza horien bidez ikasleen barrua mugitzea lortzen da «, azaldu du Angel Madrazo Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibileko zinegotziak.

Gaurko saioetan Barakaldoko sei ikastetxetako 15 urtetik gorako ikasleak izan dira: San Vicente de Paúl, Salesianos Barakaldo, IES Minas, Salesianos Cruces, IES Cruces eta La Inmaculada.

Gazteek hainbat testigantza ikusi eta entzun ahal izan dituzte, besteak beste, Iñaki González udaltzainarena, Aitor de Velasco ertzainarena, Lander San Antón suhiltzailearena eta Alaitz Arbillarena, bizkarrezur-muineko lesioa izan duen zirkulazio-istripuaren biktima. Horiei beste bideo-mezu batzuk gehitu zaizkie, hala nola larrialdietan lan egiten duen mediku batena edo trafiko-istripuetako biktimena.

Saioak Dummyk dinamizatzen ditu, Antzokiko pantaila erraldoiaren bidez aurkezle lanak egin eta Euskadiko ezbehar-tasari buruzko datu interesgarriak eman dituen panpina animatuak.

2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan 44 pertsona hil ziren zirkulazio-istripuetan, 2022an baino bat gehiago. Horien % 47 motorzaleak, oinezkoak edo txirrindulariak izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren istripuei eta trafiko-mugikortasunari buruzko memoriako datuen arabera.