Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok zeintzuk diren 21 udalerriak jakinarazi du gaur goizean, Bizitegi Merkatuko Eremu Tentsionatu deklaratzeko prozesuari hasiera emateko. Haren ustez, neurri hori “beharrezkoa da, administrazio publikoek eskura ditugun trena guztiak erabili behar baititugu, etxebizitzen prezioen etengabeko igoera geldiarazteko, milaka familia merkatutik kanpo geratzen ari dira-eta”.
Zehazki, hauek dira prozesuari hasiera eman dioten udalerriak: Iruña, Tutera, Egues, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrián eta Azkoien. 21 udalerriek 459.088 biztanle dituzte, 2023ko urtarrilaren 1eko azken errolda ofizialeko datuen arabera, eta horrek Nafarroako biztanleria osoaren % 68,3 suposatzen du.
Hirugarren lehendakariordeak, zein Elga Molina Roig Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako zuzendari nagusiarekin batera izan den prentsaurrekoan, argi eta garbi utzi nahi izan du gaurko iragarpena “prozesuari hasiera emateko iragarkia dela eta ez geroago iritsiko den adierazpen administratiboa, nahitaezko informazio, eztabaida eta jendaurrean jartzeko izapideekin”. Aurreikuspenen arabera, lehenengo administrazio-izapidea 2025eko urtarrilean egingo da, jendaurrean ikusgai jartzearekin eta Memoria aurkeztearekin batera. Gaurko prentsaurrekoan Merkatu Tentsionatuko Zonen atariko txostena aurkeztu da.
Alfarok azaldu du zer datu arakatu diren eta zer estatistika-iturri kontrastatu diren legeak eskatzen dituen lau baldintzetako bat betetzeko, hau da, prezioen bilakaera, erosketan zein alokairuan, KPIa gehi hiru puntu baino handiagoa izatea azken bost urteetan, edo familien ahalegina, bai erosketan bai alokairuan, familien batez besteko errentaren % 30 baino handiagoa izatea.
Datu horiei jarraiki, non Espainiako Erregistratzaileen Elkargotik, Nafarroako Estatistika Institututik (NASTAT), Nafarroako Foru Ogasunetik eta Nafarroako Gobernuaren Alokairuen Erregistrotik datozen estatistikak arakatu diren, bederatzi udalerritan baldintzetako bi eman dira, erosketako zein alokairuko prezioen bilakaerarena, hamar udalerritan eman da alokairuko prezioen bilakaeraren betekizuna, eta bitan eman da baldintza prozesioen bilakaeran. Datu horiek guztiak eskuragarri daude Nafarroako Gobernuaren Merkatu Tentsionatuko Eremuen Atariko Txostenean.
Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariak bereziki azpimarratu nahi izan du “orain irekiko duguna prozesu bat dela, eta prozesu hori aukera gisa ikusi behar dela bai Jaurlaritzarentzat, bai udalarentzat, bai inplikatutako sektore guztientzat, bizitzen ari garen etxebizitzen prezioen tentsioa murrizteko helburu bakarrarekin lan egiteko”.
Prozesua
Bestalde, Elga Molina Etxebizitzako zuzendari nagusiak hemendik aurrera hasiko den prozesua zehaztu du, “datozen bi hilabeteetan hasita Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin, deklaratutako udalekin eta inplikatutako eragileekin hasiko den erronda eta kontaktuak tarteko izanik. Gardentasuna eta informazioa funtsezkoak dira aurrera eraman behar dugun prozesu osoan”.
“Aldi berean- gaineratu du- nahitaezko Memoria eta neurrien plan orokor bat egingo dira, Gobernuak adierazpenaren ondoren gauzatu nahi dituen ekintza nagusiak jasoko dituena. Urtarrilaren hasieran sartuko da tentsionatutako bizitegi-merkatuko zonak deklaratzeko prozesu osoa, administrazio-prozesuan bertan, esan du segidan, eta bi hilabeteko jendaurreko erakustaldiarekin jarraituko da. Fase horretan jasoko dira indarrean dagoen legeriaren arabera jasotzen ditugun alegazio guztiak”.
Prozesu horren ondoren, zuzendari nagusiak jarraitu du azaltzen orduan emango dela Deklarazioari buruzko Foru Agindua, eta “une horretan jakinaraziko diogu Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioari ebazpena, eta Ministerioak emango digu merkatu tentsionatuko zonalde deklaratuetan aplikatuko den alokairu-prezioen mugarako indizea”.
Amaitzeko, administrazio-prozesu horien guztien ondoren, “sei hilabeteko epea emango diogu geure buruari, deklaratutako udalerriekin batera, horietako bakoitzarentzako Neurri Espezifikoen Plana egiteko, eta hori da, gure ustez, urratsik garrantzitsuena; izan ere, adierazpen hori aukera gisa ikusi behar da, Jaurlaritzatik egiten dugun bezala, bizitzen ari garen etxebizitzaren prezioen gorakadagatik kezka handiz ikusten duten udalerri gutientzat”, ondorioztatu du Elga Molinak.
La entrada Nafarroako Gobernuak Bizitegi Merkatuko Eremu Tentsionatuak deklaratzeko prozesua abian jarri du 21 udalerrirekin, eta Foru Komunitateko biztanleria osoaren %68,3ra iristen dira aparece primero en Agencia de Noticias.