Kanpaina berria autobusetako segurtasuna hobetzeko

0
PRUEBA

Egiaztatuta dago kanpaina hauek %25 eta %50 artean murrizten dituztela gorabeherak

Gaur, Dbusek “14 Tip zure bidaia Top izan dadin” izeneko kanpaina aurkeztu du. Dbuseko bidaiariek bidaietan segurtasun eta erosotasun handiagoa izatea da kanpainaren helburua.

Horregatik, urtarrilaren 31ra arte jarduera horretarako esklusiboki prestatutako bi pertsonak Dbuseko hainbat autobus eta lineatan bidaiatuko dute, erabiltzaileei bidaia seguru baterako jarraibideak eta gomendioak eskaintzeko. Era berean, autobusean seguru eta eroso bidaiatzeko moduari buruzko informazio liburuxkak banatuko dira. Estatistikoki egiaztatuta dago kanpaina horiek %25 eta %50 artean murrizten dituztela gorabeherak

Bidaiarientzako laguntza eta babesa

Kanpainan laguntzen arituko diren bi pertsonek laguntza eta babesa emango diete bidaiariei eta, bereziki, adineko pertsonei, segurtasunari buruzko gai hauetan zentratuta:

  • Herritarren heziketa, adineko pertsonentzat eta haurdun daudenentzat erreserbatutako eserlekuak pertsona horiei uzteak duen garrantziaz.
  • Desgaitasuna dutenei aulki gurpildunak jartzeko moduari buruzko aholkuak ematea.
  • Heldulekuak erabiltzeak daukan garrantzia gogoraraztea, bidaian hobeto helduta eta seguruago joateko dira eta.
  • Bizkar zorroak eta fardel objektuak nola jarri behar diren erakustea, autobus barruko pasabidea ez oztopatzeko.
  • Zutik bidaiatzen duten pertsonak ibilgailuaren atzealdera mugitzearen garrantzia, bidaiariei aurreko atetik autobusera sartzen uzteko.

Aholku onenekin deskargatzeko liburuxka

Kanpaina honetako mezuak indartzeko, liburuxka bat argitaratu da, seguru eta eroso bidaiatzeko 14 aholku eta gomendiorekin (liburuxka PDF formatuan hemen). Gomendio horiek autobusean bidaiatzen denean egiten diren 4 ekintza hauetarako dira:

  • Geltokian itxarotea
  • Autobusera igotzea
  • Bidaian zehar
  • Autobusetik jaistea

Mezu horiek guztiak markesinetan, autobusetako pantailetan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ere egongo dira gaurtik otsailaren 10era arte.