Komunaren erabilera egokiaz sentsibilizatzeko kanpaina

0

PRUEBA

Donostiako Udalak, Añarbeko Urakek eta Cristina Enea Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat aurkeztu dute herritarrei gogorarazteko komuna ez dela zaborrontzia balitz bezala erabili behar.

Komunaren Munduko Egunean aurkeztu da kanpaina eta honen bidez ezagutzera eman nahi dute urtero hamaika tona toallatxok saneamendu-sarea kolapsatzen dutela. Gainera, gogorarazi dute praktika horrek ingurumen-arazo larriak eta buxadurak eragin ditzakela gure etxeetan eta auzo-erkidegoetako zorroten-hodietan, bai eta matxurak eta kalte handiak ere azpiegitura publikoetan, hala nola estolderia-sareetan, ponpaketa-ekipoetan eta hondakin-uren araztegietan.

Hiru erakundeek gogorarazi dute toallatxoak arazo nabarmena direla, baina ez bakarra, izan ere, egunero hondakin ugari iristen baitira Hondakin Uren Araztegira, aurretik baztertu edo behar bezala birziklatu behar zirenak: higiene pertsonaleko produktuak, koipeak eta olioak, pixoihalak, preserbatiboak, zigarrokinak, pilak, elikagaien hondarrak eta lehen begiratuan ikusten ez diren beste batzuk ere, baina hainbat ikerketek gaizki isurtzen direla ere frogatzen dutenak: sendagaiak, produktu kimikoak, bernizak eta pinturak, etab.»

Sentsibilizazio-kanpaina

Astean zehar herritarrengana iristeko hainbat ekintza egingo dira komunaren erabilera egokia sustatzeko; bideoak DBUSen eta Donostiako tren geltokietan, markesinak, sare sozialetarako pieza bat eta udaleko kultura-ekipamendu ugaritan, komunetik bota behar ez diren hondakinak zein diren gogoraraziko duen orri-markatzailea jaso ahal izango da.