Euskadiko Parke Teknologikoak saria jaso du 2024ko Vodafone Deia Innovation Sariak ekitaldian

0

PRUEBA

Euskadiko Parke Teknologikoak 2024ko Vodafone Deia Innovation Saria jaso du. Sari horiek berrikuntzaren alde ahalegin handia egiten duten enpresa eta erakunde publikoak saritzen dituzte. Ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan ospatu zen, Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiria buru zela. Bertan, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Jaione Ganzarainek azaldu zuenez «Euskadin berrikuntza bultzatzeko azken urteotan egindako ahalegin handia, 2.000 milioi euroko inbertsioarekin. Eusko Jaurlaritzak % 2,16 inbertitzen du I+Gn, eta BPGren % 3ra iristeko pausuak ematen ari da dagoeneko».

Itziar Epalza Euskadiko Teknologia Parkeko zuzendari nagusiak jaso zuen saria, eta honako hau nabarmendu zuen: «berrikuntza teknologia-parkearen DNAren parte da, bai barruan, bai bezeroei dagokienez. Talentu aparta dugu, 23.000 pertsonak baino gehiagok egiten baitute lan gure campusetan, eta horietako 7.000 (hau da, % 30) I+Ga sortzen aritzen dira egunero».