Nafarroako Gobernuak toki entitateei laguntza eta lankidetza eskainiko die haien digitalizazioa eta modernizazioa bultzatzeko

0

PRUEBA

Nafarroako Gobernuak toki entitateei laguntza eta lankidetza eskainiko die datozen urteetan, haien digitalizazioa eta modernizazioa bultzatzeko. Hala hitz eman du gaur Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak, eta gogorarazi duenez, “erronka digitala da Europak duen erronka nagusia. Abangoardia teknologiko guztiak, hala nola adimen artifiziala, hodeia edo datuaren ekonomia, oso elementu garrantzitsuak dira Europan garatu beharrekoak. Nafarroak herrialde gisa duen erronka, bere esparru instituzionalaren barruan, erronka digital hau da”.