Estereotipoak, maskulinitateak eta nesken ahalduntze kolektiboa, Beldur Barik lehiaketako lan irabazleen gaietako batzuk

0

PRUEBA

Artziniegan ospatu da 2024ko Beldur Barik Topaketa. Aurreko urteetan ez bezala, sari banaketa bikoitza izan da aurtengoa, izan ere, Aiaraldeako Tokiko Sari banaketa eta Beldur Barik Orokorraren Sari banaketa batera egin baitira. Lehiaketan parte hartu duten gazteak Euskadi osoko gazteak izan diren arren, sarituak Gasteiz, Portugalete, Mungia, Santurtzi, Amorebieta, Donostia, Tolosa eta Markina-Xemeingoak izan dira. Beldur Barik Topaketa, Emakundek eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatzen dute EUDELekin batera eta oraingoan, Aiaraldeko Kuadrilla eta Artziniegako Udala antolaketako partaide izan dira.

Artziniegako frontoian hasi da Topaketa arratsaldeko 17:00etan Ongi Etorriarekin. Bertan, photocall-az gain, musikaz gozatu, merienda eta Beldur Barik opariak jaso, eta tailerretara bideratu dira gazteak Batukada Feministarekin batera. Tailerretan burutu diren ekintzak Beldur Barik mezuak zabaltzeko eta gorpuzteko aukera paregabea izan dira. Aurten, Malen Pazos, Libe Osa, Ibai Arrieta eta Lexlie izan dira tailerrak ematen, besteak beste, marrazketa tailerra, autoezagutza tailerra, autoerretratu tailerra eta dantza tailerrak egin dira sari banaketa baino lehen. Sari banaketan Aiaraldeko Sariak eta Beldur Barik Orokorreko 8 sariak banatu dira.

Bideo irabazleak

1.kategorian (12-14 urte bitartekoak): Estereotipoen kutxa ikusezina bideoarekin Portugaleteko Zunzunegui BHI-ko gazteek aipamen berezia jaso dute. Lanean estereotipoek nola eragiten diguten adierazteko oso modu sortzailea erakutsi dute eta mezua modu oso egokian helarazi dute, baita Beldur Barik Jarreraren bitartez egoera eraldatzeko modua ere. Kategoria honetako Sari nagusia Emakumeen antolakuntza. ¿Y si nos organizamos? Kaleko Heziketa Programako gasteiztarrentzat izan da, bereziki egoki eta modu aktibo batean erakutsi baitute indarkeria egoeren aurrean hartu beharreko jarrera.

2.Kategorian (15-17 urte bitartekoak): Desagertzear dagoen matxista bideoak aipamen bereziaren saria jaso du, Zornotzako Urritxe ikastetxekoak sortua. Lan honek umoretik eta aldi berean, “mutiltasunaren”  autokritika batetik jorratzen du matxismoaren gaia. Bestetik, sari nagusia Aski dela esatea erabaki dugu lanak jaso du, Mungiako  IES Mungia BHI-ko ikasleek egina. Epaimahaiaren iritziz, oso modu egokian islatu dute indarkeriaren errealitatea eta are egokiago erakutsi dute Beldur Barik Jarrera kolektibotasuna kontuan hartuz.

3.Kategorian (18-20 urte bitartekoak): Hau da gure istorioa lanarekin Santurtziko Calasanz ikastetxeko gazteak izan dira  aipamen bereziaren saria jaso dutenak, eta hauen berezitasuna belaunaldi desberdinei ahotsa ematea izan da, bai indarkeria matxista denboran nola bizi izan den azaltzeko baina batez ere, eraldaketa bultzatzeko. Eta  sari Nagusia, HALDEE bideoarentzat izan da, alegia, Donostiako AEG ikastetxeko gazteentzat, oso modu interesgarrian landu

Bestalde, ikus-entzunezkoaren saria, Markinako partaideentzat izan da eta Markina BHItik iritsi da bideoa Izan zinetelako gara tituluarekin. Hauek, modu oso hunkigarri eta ederrean landu dute indarkeriaren gaia, belaunaldi desberdinak kontutan izanik, testigantza propioak erabiliz eta datozen belaunaldiak ahalduntzera animatuz. Eta azkenik, publikoaren saria Tolosara joan da, Orixe BHI-ko ikasleengana Aske bizi bideoarekin, 2.367 bozka lortu dituelarik. Hauek, batez ere indarra eta ahalduntzea landu dute euskal kultura eta musikaren bitartez.

Leo Bueriberi eta MEL izan dira Topaketaren aurkezleak aurten. Musika jartzen Oliba&Antxoa MJ izan dira eta Aimarz-ek ere kontzertu txiki bat eman du. Bukatzeko, Lexliek aurtengo Beldur Barik 2024rako sortu den “Beldur Barik” abestiarekin dantza egin eta koreografia erakutsi die parte-hartzaileei