Osasun Departamentuak prebentzio-jardueren plana aktibatu du martxoaren amaierara bitarte, tenperatura baxuak direla-eta

0

PRUEBA

Osasun Ministerioak, tenperatura baxuak direla-eta, Prebentzio Jardueren 2024-2025 Plan Nazionala onartu du. Atzo, abenduak 2, aktibatu zen, eta martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Plana Osasun eta Ingurumen Plan Estrategikoaren esparruan (PESMA) kokatzen da, eta helburua da tenperatura baxuek biztanleriaren osasunean duten eragina murriztea. Foru Komunitatean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) gauzatzen du. Aurten, gainera, Nafarroara egokitutako dokumentu propioa egin du.