Bilboko alkateak Errekaldeko udal-kiroldegian egindako esku-hartze berriak bisitatu ditu

0

PRUEBA

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateakErrekaldeko udal-kiroldegian egindako esku-hartze berriak bisitatu ditu gaur goizean.

Bilboko Udalak 3.037.000 euro inguru inbertitu ditu obra horietan, eta lanen baitan, besteak beste, futbol zazpiko zelai baterrugbiko instalazio berriak eta estalitako tenis-pista bat eraikitzea eta rokodromoa berritzea sartzen dira.

Bisita honetan alkatearekin batera izan dira Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako beste kide batzukAburtok nabarmendu du 3 milioi euroko inbertsioa egin dela, eta “bilbotarrek asko erabiltzen eta estimatzen duten kiroldegi honek berrikuntza eta hobekuntza ugari dituela eta, nola ez, herritarren eskaera eta premia berrietara egokitzen dela”.

ERRUGBIKO ERAIKIN BERRIA

Bilboko Udalak Errekaldeko udal-kiroldegiko errugbiko instalazioak handitu ditu, 2018an eraikitako harmailak taldeentzat txiki geratu direlako eta gero eta jende gehiago bertaratzen delako gero eta ezagunagoa eta arrakastatsuagoa den kirol hori ikustera.

Egungo beharrei erantzuteko dagoen gimnasioa berrantolatu da eta eraikin berria sortu da. Eraikin honek fisioterapiako kontsultategia du, lehen sorospenetarako hornitua; gimnasioak bainugelekin; bi bainuontzi dituen gunea, ur hotza eta beroa bainugelekin; teknifikaziodun bilera-gela, 60 pertsonarentzako edukierarekin; hirugarren denborako gune bat, 100 metro karratuko azalera erabilgarria duena, talde lehiakideekin partekatzeko, eta partidak grabatzeko dorretxo bat. Gainera, harmailak handitu dira, euria eta eguzkia egiten duenean hobeto babesteko.

Kirol-jarduera garatzeko behar diren instalazio guztiak hartzeko eraikin berri gisa planteatu den arren, lehendik dagoen eraikinaren zabalkuntza ere bada. Errekaldeko errugbiko eraikin berria egiteko 1.660.202 euroko inbertsioa egin da. Beheko solairua eta horren gaineko solairu bakarra ditu, eta erabili beharreko sistema aukeratzeko orduan estalkiaren hegalkinak izan dira punturik adierazgarrienak.

Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, adierazi duenez, “Errugbia proiektu estrategikoa da Udalarentzat, ordezkatzen dituen balioengatik, eta guztiz bat dator Bilbao Baloien Hiriarekin. Horrez gain, Universitario Bilbao Rugby taldea egiten ari den harrobi-lanari iragarpen bat gehitu behar diogu; izan ere, datozen egunetan zelaiari itxitura erraz bat egingo diogu, estadio-ukitu hori emateko”.

FUTBOL ZAZPIKO ZELAIA

Estalitako tenis-pista berria eta futbol zazpiko zelai berria eraikitzeak lursailetan esku hartzea ekarri du, lehen 2., 3. eta 4. tenis-pista estaliak zeuden esparruan. Proiektuak futbol zazpiko zelai berri bati lekua egin nahi zion, urian horrelako kirol-instalazioek duten eskari handia kontuan hartuta.

Kantxa berria estalitako tenis-pistek hartzen zuten lursailaren gainean eraiki da, eta, beraz, egungo egitura erabat eraitsi behar izan da, metalezko zutabe batzuk eta hormigoizko zokalo zati bat izan ezik. Elementu horiek berriz erabiliko dira ateen hondoan baloikaden aurkako babesa sortzeko.

Futbol-zelaiak kota aldakorrak ditu uren hustuketa eta drainatzea bermatzeko. Sarbideak, tenis-pistan bezala, kanpoko urbanizaziotik hurbil dauden kotak dituzten puntuetan egiten dira, horrela zelaira sarrera irisgarria bermatu ahal izateko.

Futbol-zelaiaren akabera belar artifizialezkoa da, kautxuz eta hondarrez lastatua (60 mm-ko lodiera), eta, geruza horren azpian, geodrenajezko geruza eta polietilenozko xafla iragazgaitz bat ezarri dira, jokaleku osoan kokatu diren kanaleta perimetralen sistema baten bidez drainatzeari laguntzen diotenak. Era berean, instalazioak elektrobalbulen bidez kontrolatutako aspertsore bidezko ureztatze-sistema du.

Zelaiak hesi perimetrala, baloikadetatik babesteko sareak, aulkiak eta markagailuak ditu.

Zelaiaren izaera berritzailea, ingurumenaren ikuspegitik, bereziki soropil artifizialeko gainazalen azpian erabiltzeko garatutako zoladura berritzailea erabiltzea da. Zoladura ia osorik birziklatutako materialez egina dago, lehengo beste soropil sintetikozko zelaiak barne.

Futbol 7ko zelai berriak Lays Replay-ren babesa izan du. Zehazki, 329.266,41 euroko ekarpena egin du obrak finantzatzeko. Kiroleko azpiegitura berriaren inbertsioa, guztira, 736.223,29 eurokoa izan da.

Gune berri hori Bilbao Kirolak gizarte-proiektu gisa sortu da eta, parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, 12 eta 16 urte bitarteko gazte migratzaileen gizarte-garapena sustatzen duen kirol-programa inklusiboa bultzatzen du, eta trebetasun sozioemozionalak indartzeko ez ezik, kide izatearen, tolerantziaren, errespetuaren, konpromisoaren, talde-lanaren eta komunitatean lankidetzan aritzearen zentzua indartzeko ere gauzatzen da.

TENIS-PISTA ESTALIA

Tenis-pistak erretxina sintetikoen akabera jarraitua du, eta futbol zazpiko zelaiaren paraleloan dago. Pista hori estaltzeko altzairuzko profilez egindako egitura arina aukeratu da, perimetroko zapata jarraitu batetik abiatuta jolaserako 7 metroko altuera librera iristen dena. Estalkia xafla nerbiodun baten bidez amaitu da, alboetan txapa grekatu itsu eta mikrozulatuzko itxiturak dituena, eta horrela kanpoko pista guztiz estalia lortu da.

Bilboko Udalak 432.189,53 gorako inbertsioa egin du tenis-pista eta futbol zapiko zelai berria eraikitzeko.

ROKODROMOAREN BERRIKUNTZA

Rokodromoa berritzeak rokodromo zaharra eraistea eta kirol-eskaladako egitura artifizial berria instalatzea ekarri du. Sokadun eskaladako modulua da, Boulder moduluarekin, campus-paneleko moduluarekin eta tentsio etzangarriko board moduluarekin, hobetzeko jarduketa gehigarriekin batera.

Rokodromoa berritzea Bilboko Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen programan hautatutako eta 2024ko aurrekontuetan sartutako proiektuetako bat izan da. Rokodromoa berrituta espazioak egungo eskariaren beharrei erantzutea lortu nahi da.

Egitura berriak 7 metroko gehieneko altuera eskalagarria izango du soka-eskaladen eremuan, hainbat makurgunerekin, Boulder gune edo eskalada-hormarekin, eta campus-paneleko entrenamendu espezifikoko bi eremu eta board tentsioko panel etzangarrirekin, entrenamendurako LED sistema duten presak dituztenak.

Bilboko Udalaren 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen kontura egindako inbertsioa 209.598 eurokoa izan da.

ERREKALDEKO UDAL-KIROLDEGIAREN INGURUKO ZENBAIT DATU

  • Bilbao Kirolaken bazkide diren 71.000 pertsonetatik % 11k (7.906) Errekaldeko udal-kiroldegia dute erreferentzia gisa.
  • 79 klubek (% 20) erabiltzen dute kirol-instalazio hori.
  • 4.000 kirolarik baino gehiagok egiten dute kirolen bat astean, bai taldeka, bai banaka.
  • Kirol ugari egiten dira bertan, hala nola beisbola, errugbia, saskibaloia, eskubaloia, futbola, gimnastika erritmikoa, arte eszenikoak, sambo borroka, mahaiko tenisa eta arku-tiroa; horrez gain, bada gimnasiora edo igerilekura bere kabuz etortzen denik ere.
  • Azpimarratzekoak dira, halaber, goizean igerilekura joaten diren ikastetxeak: Orbegozo ingeniaria, Pagasarribide, Artabe, Tomás Camacho, Errekaldeko Sagrado Corazón, Amor Misericordioso eta Gallego Gorria. Bestalde, pabilioira ondokoak joaten dira: Ikasbide, Martín de Bertendona BHI eta Amor Misericordioso.