Nafarroak ongarritze organikoa sustatzen du klima-aldaketaren aurrean nekazaritza-lurzoruaren kudeaketa iraunkorrerako

0

PRUEBA

Abenduaren 5ean Lurzoruaren Mundu Eguna izango da, eta baliabide natural hori behar bezala babesteak eta kudeatzeak duen garrantziaz hausnartuko da berriro, giza ongizaterako funtsezko alderdietan eragina izateagatik eta klima-aldaketaren errealitatera nahitaez egokitu behar izateagatik. Nafarroako Gobernuak eta INTIA sozietate publikoak, Europako LIFE NAdapta proiektuaren bidez (www.lifenadapta.navarra.es), Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia buru duela, hainbat estrategia bultzatzen ari dira lurzorua modu iraunkorrean kudeatzeko, klima-aldaketaren aurrean nekazaritza-sistemen erresilientzia hobetze aldera.