Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak parte hartu du gaur goizean ADISCO Residencial – FADIR Fundazioak Corellako desgaitasunak dituzten pertsonentzako etorkizuneko 11 apartamentuen lehen harria jartzeko ekitaldian. Maezturekin batera herriko alkatea, Gorka García, eta ADISCOko zuzendari nagusia, Fadir Patronatuko presidentea, José Antonio Delgado, izan dira.